Euskararen aldeko partehartze kanpaina

EKFB-k, eta Euskadiko kirol federazioek kolektibo gisa, gizarte-erronka handia dugu begi-bistan: kirol jardueretan eta kirol-espazioetan euskararen presentzia eta erabilera  areagotzea. Gure komunitatea euskararen erabileraren alde aktibatzea da gure helburuetako bat. Horretarako zein euskararekiko dugun konpromezua publikoki adierazteko, kanpaina parte-hartzaile bat jarri behar dugu abian datozen asteotan.

Nork parte hartu dezake? Nori dago zuzendua?

Kirol Federazioak

Kirol Klubetako partaideak

Zuzendaritza batzordeak

Delegatuak

Entrenatzaileak

Jokalariak

Kirol teknikariak

Arbitro eta epaileak

. . . 

Nola? Zer egin?

Atera argazkia edo grabatu bideoa

Idatzi argazkian edo esan bideoan kirolean erabili ohi duzun esaldi bat euskaraz

Itsatsi gure logoa

Publikatu sare sozialetan, bidali sare sozialetatik zuzenenan edo webgunearen bitartez

Izendatu: @euskal.kirola

hastagh: #ekineuskaraz

Euskararekiko gure konpromezua adierazten duten argazki eta bideo guztiekin MOSAIKO ERRALDOI bat eratuko dugu.

    Euskal kirolari ezagunak

    Kanpaina honetan erreferenteak diren kirolari askok lagunduko digute. Euskararekiko konpromezua adierazteaz gain, hauetariko batzuk, kanpainan parte hartzen duten klubetara gerturako dira jokalari gazteei entrenamendu berezi bat eskaintzera.

    Kirolari erreferenteak & klubak

    Kanpainan parte hartzen duten kirol elkarteen artean Kirolari erreferenteekin entrenamendu saio bereziak zozketatuko dira.

    Euskal kirolari ezagun batzuk entrenamendu bereziak eskaintzera gerturatuko dira kanpainan parte hartzen duten klub batzuetara. Lurralde bakoitzeko 2-3 kirolari ezagunek federazioko klubak bisitatuko dituzte eta entrenamendu saioa gidatuko dute bertan.

    Kirola elkarrekin euskaraz kirolari ezagunen eskutik.

    Kanpainaren amaiera

    Kanpainak amaiera berezi bat izango du, baina oraindik ezin dugu ezer aurreratu!!!!

    Parte hartzaileak

    18 urte baino gutxiago dituzu?

    Kirol elkarte edo federazioek bidaltzen dituzten bideo/argazkietako adin txikikoen irudi baimenak, kirol elkarte edo federazioen ardurapean argitaratuko dira.

    Nork bere izenean kanpainan parte hartu nahi duten 18 urte azpiko neska mutilek, gurasoen baimena igorri beharko dute.

    Nik ere parte hartu nahi dut

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
    Privacidad