Selekzioak
Euskal Kirol Federazioen Batasuna behar hainbateko laguntza eta erraztasunak emango dizkie euskal federazioei, euskal selekzioek estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzea sustatu eta bultzatu ahal dezaten federazio horiek.
Euskal federazioen egitekoa izango da dagozkien kirol-motetan haietako bakoitzaren selekzioaren ordezkari izango diren kirolariak hautatzea.
Euskadiko selekzioak dira autonomia erkidegoaz gaindiko eremuko kirol jarduera eta lehiaketetan parte hartzeko izendatzen diren kirolari eta teknikarien zerrendak, dagokion Euskadiko federazioa ordezkatu behar dutenean.
Lurraldeko selekzioek (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa), autonomia erkidegoaz gaindiko eremuko lehiaketetan parte hartzeko, dagokion Euskadiko federazioaren baimena behar izango dute.
