EKFB-ren historia

Euskal Kirol Federazioen Batasuna euskal kirol federazioak ordezkatzen dituen elkartea da, eta bere helbururik nagusiena euskal kirolaren garapena da.

Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskadiko 14/1998 kirolaren Legeak, bere VI Ataleko III Tituluan, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sorketa, arautze eta garapena barneratzen zituen. Elkarte berria garatu eta arautzen zuen dekretua Gobernuaren Kontseiluan onartu zen iragan 2002ko abenduaren 10ean.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna elkartze librean datzan elkarte moduan eratzen da, izate juridikoa duelarik, irabazi-asmorik gabeko eta interes publiko eta soziala duen elkartea da. Gure helburua oinarri komunak bilatzea da, euskal kirol federazioen hobekuntza eta garapenerako, hauen defentsa betetzeko eta hauen kirol helburuak lortzeko. Horrez gain, administrazio edo laguntza teknikorako estruktura komunen eraketa burutzea ere dago gure agendan.

Era berean, Legeak legez ezarritako, eta Eusko Jaurlaritzaren kirol elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden, euskal eta lurraldeetako kirol federazioak ordezkatzeko betekizuna ematen dio. Beste betekizun bat ematen dio, alegia, euskal federazioei sostengu eta estalkia ematea hauek beren euskal selekzioek nazioarteko txapelketetan parte hartzea bultzatu dezaten.

Batasunaren betekizunen, konpetentzien eta helburuen artean, bere osotasunean euskal kirolaren promozioa, defentsa eta ordezkaritza daude. Baita erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana Euskadin kirolaren garapen eta hobekuntzarako, euskal kirol selekzioak bultzatzeko eta euskal kirol federazioentzat zerbitzu komunak sortzea.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna une orotan saiatuko da bazkide diren kirol federazioek dituzten konpetentziak edo dagozkien atxikitako funtzioak errespetatzen, hauen interesak minduta gerta ez daitezen.

Bukatzeko, geure ustez, Euskal Kirol Federazioen Batasuna behar-beharrezko baliabide eta tresna da euskal kirolaren garapenerako, eta hau ez litzateke zilegi izango kirol federazioekin eta euskal instituzioekin elkarlanean aritu gabe.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad