Tania Calvo Basque Teameko txirrindulariak zilarrezko domina jantzi du aurtengo UCI Track Champions Leagueko lehen proban. Oso emanaldi ederra sinatuta, Tania Calvo txirrindulariak zilarrezko domina irabazi du Palmako Illes Balears Velodrom delakoan, scratch proban bigarren amaitu ondoren. Taniak zutik jarri du Mallorcako publikoa. Bertako jendeak ondo ezagutzen du, arabarrak bere kirol ibilbidearen zati bat irla balearretan igaro baitu. Gasteiztarrak duela pare bat urte etxera itzultzea erabaki zuen eta abiadura utzi eta iraupen-probetan espezializatu zen.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad