
Basque Teameko eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioko bikaintasun proiektuko kideak domina lortu du hamar metroko aire karabinako proban, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako zutikako modalitatean. Osijekeko Munduko Kopan abisatu zuen eta gaur Kontinente mailako txapelketan, Ager Solabarrietak helburua bete du berriro.
Azken urteetan podiumera igo da lehiaketa handietan, eta gaur Ondarroakoak argi utzi du Europako onenen artean dagoela bere kategorian. Munduko errekorra gainditu ondoren lehen postuan sailkatu da 578.1 punturekin, seigarren kanporaketan bosgarren izatera iritsi den arren
Hala ere, urduritasuna kontrolpean edukita, posizioak igotzen eta aurkariak gainditzen joan da. David Dulin frantziarra azpiratu du (205.2 puntu) zilarraren borrokan eta Barbara Moskal poloniarrak (220.6) baino ez du gainditu urrea lortzeko lehian.
