Rakhel Gutiérrez Euskal Federazioko kirolariak zilarrezko domina lortu zuen joan den larunbatean Nafarroa Arena pabiloian egin zen Iruñeko XIII. Hiri Openean. Rakhel Gutierrez teknika eta poomsae arloetako emakumezkoen Master 1 kategorian parte hartu zuen, eta emanaldi bikaina egin zuen. Txapelketa ofizial honek puntuak emango ditu estatuko rankingerako, 2022ko munduko txapelketarako plaza bat lortzeko.