Cluj-Napokako Mundu Kopan, talde seniorrarekin, Alejandra Quereda hautatzailearen eta Ana Pelaz entrenatzailearen zuzendaritzapean, Salma Solaun arabarrak hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, eta lehen brontzea irabazi zuen.

Bost eraztunetan, 34.450 puntu metatu eta hirugarren metal preziatuena jarri zuten. Azken agerraldian, zinta eta pilotaren final mistoan, 29.700 punturekin, zilarra eman zioten.