Waterpoloko Euskal Selekzioak EU Nations 2023 Txapelketa irabazi zuen Brnon (Txekiar Errepublika). Euskal taldeak jokatutako partida guztiak irabazi zituen, eta txapeldun titulua eskuratu zuen finalean Moldaviari 16-7 irabazita. Euskal Selekzioa izan zen golegileena, gol gutxien jaso zituena eta Peio Garaizar izan zen golegile nagusia.

