Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak iaz kirolean euskararen erabilera sustatzeko akordioaz geroztik, ekitaldia egin da gaur Orioko Arraun Etxean ekimen honekiko konpromisoa hartu duten kirol federazioekin. Ekitaldian Bingen Zupiria sailburua, EKFBatik Angel Gurrutxaga eta aurreko urtean ekimenarekin bat etorri ziren 5 federazioetako ordezkariak (Txirrindularitza, Errugbia, Gimnastika, Surfa, Pilota) izan dira. Ekitaldian bertan jakinarazi da beste lau federaziok konpromisoa hartu dutela beren erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko: Arrauna, Karatea, Mahai Tenisa eta Xakea.

Bai Eusko Jaurlaritza, Euskal Kirol Federazioen Batasuna eta prozesuan parte hartu duten federazioak ados agertu dira lankidetza behar-beharrezkoa dela euskararen erabilera normalizatzeko. Iaz lortutako akordioak aurrerapauso handia ekarri du kirol arloko hainbat eragile inplikatu dituelako, besteak beste, erakunde, kirol-federazio, klub edo kirol elkarte, zuzendaritza, entrenatzaile, guraso, jokalari… Era honetan agerian geratu da euskara normalizatzeko elkarlana dela bidea eta “denon” ardura dela.

2022an zehar kirolean euskararen erabilera sustatzeko akordioari esker, bost federaziok beren erakundearen euskararen egoeraren eta erabileraren diagnostikoa egin dute eta ostean, ostean, euskara plana abian jartzeko bidea hartu dute. Horretaz gain, euren kirolarekin lotutako euskarazko formakuntza espezifikoa eskaini dute lehenengo aldiz eta baita euskararen erabilera sustatzeko hizkuntzen estrategien gaineko trebakuntza ere. Horrela azaldu dute gaurko ekitaldian beren ordezkariek: Iñaki Erdoizak (Txirrindularitza F.), Meritxel Pagadigorriak (Surf), Iñigo Marotiasek (Errugbia), Jose Mari Mitxelena (Euskal pilota) eta Ane Aizpuruak (Gimnastika).

Prozesua baliagarria izan da Federazioek euskararen erabileraren garrantziaz eta euren eredugarritasunaz eta eragiteko duten aukerez jabetzeko. Zuzendaritza guztiek babestu dute euskara plana eta euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute, besteak beste, hizkuntza irizpideak lantzekoa.

Egindako lan hau Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB) osatzen dituzten federazio guztiei bidaliko zaie jakinaren gainean egoteko eta ekimen honetara erakartzeko. Edonola ere beste lau federaziok bat egingo dute ekimenarekin aurten: Arrauna, Karatea, Mahai Tenisa eta Xake federazioak.

Elkar Ekin euskaraz Kanpaina

Akordio honen baitan “Elkar Ekin euskaraz” kanpaina egin zen federazioen eta kirol munduko eragileen parte-hartzea sustatzeko. Kanpaina honen baitan, guztira, 26 kirol jarduera desberdinetako 460 kirolarik parte hartu dute eta 66 argazki eta bideo landu dira kirolean euskararen erabilera sustatzeko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad