Iker Sastre Basque Teameko bekadunak metal preziatuena zintzilikatu du asteburuan jokatu den Pariseko mahai-tenis egokituko nazioarteko txapelketan. MD4 klasean, Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok urrea irabazi dute txapelketa bikaina jokatuz. Bigarren postuan sailkatu ziren multzoen fasean Julien Michaud eta Teddy Gaudry frantziarren aurka 3-2 irabazita eta Thirayu Chueawong eta Natthawut Thinathet thailandiarren aurka 0-3 galduta. Final-laurdenetan 3-0 gainditu zituzten Guillermo Bustamante argentinarra eta Benoit Besset galiarra eta finalerdietan 3-2 azpiratu zituzten Jin-Sung edo Kim korearrak. Finalean berriz ere Thailandiako bikotearekin gurutzatu ziren, baina oraingoan 3-0 nagusitu ziren (15-13, 11-2 eta 11-8).

Gainera, banaka, bilbotarra podiumaren atarian geratu zen final-laurdenetan kanporatua izan ondoren. 2 klasean C multzoko lehena izan zen, baina Fabien Lamirault frantziarrak dominetatik aldendu zuen (0-3). Iker Sastrek Esloveniara bidaiatu du, bertan jokatuko baita maiatzaren 11tik 14ra hango Nazioarteko txapelketa, Liublianan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad