Urdaibaik bigarren urtez jarraian irabazi zuen Euskadiko Traineru Txapelketa Ondarroan, ikuskizun bikaina izan zen estropadan. Bigarren Hondarribia izan zen, Bou Bizkaiak jarritako erritmoari ezin eutsita. Podiuma Zierbenak osatu zuen, Donostiarraren aurretik.
Azken hau emakumezkoetan nagusitu zen. Orio izan zen bigarren eta Arraun Lagunak hirugarren.
