UR BIZIETAKO PIRAGUISMOKO ERDI MAILAKO AZKEN ZIKLOKO IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOA

Piraguismoko erdi-mailako azken zikloko irakaskuntzak bloke komun batek, bloke espezifiko batek eta prestakuntza praktikoak osatzen dituzte. Irakaskuntzak amaitzean, Ur Bizietako Piraguismoko Erdi Mailako Azken Zikloaren Ziurtagiria lortuko da.

  • Bloque amakomuna: 2024ko abenduaren 18tik 2025ko martxoaren 22ra.
  • Bloque espezifikoa: 2024ko urriaren 18tik 2025ko urtarrilaren 26ra.

Helburuak: ur bizietako erdi-mailako azken zikloaren konpetentzia orokorra honako hau da: oinarrizko entrenamendua eta hobekuntza teknikoa egokitzea, zuzentzea eta dinamizatzea ur bizietako slalom eta jaitsierako kirol-teknifikazioko etapan; kirolariak antolatzea, laguntzea eta babestea maila horretako jarduera, lehiaketa eta ekitaldietan parte hartzen duten bitartean; beharrezko baliabide materialak kudeatzea eta bere ardurapeko teknikarien jarduerak koordinatzea; kirol-hastapeneko jarduerak, lehiaketak eta ekitaldiak antolatzea; hori guztia ezarritako jarraibideen arabera, segurtasun-baldintzetan eta jardueran parte hartzen duten kirolarien gogobetetzea eta ikaskuntza eta progresio egokiak ahalbidetuko dituen kalitate-maila egokiarekin.

Sartzeko baldintzak:

  • Gutxieneko adina, 16 urte.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu-titulua edo baliokidea izatea ( 31.1 1363/2007 ED).
  • Sartzeko azterketa teoriko-praktiko bat arrakastaz gainditzea.
  • Ikastaroan izena emateko kuota ordaintzea:
    • Bloke komuna: 185€
    • Bloke espezifikoa: 85€
    • Prestakuntza praktikoa: 25€
  • Gurasoen baimena adingabeentzat.
  • Piraguismoko erdi-mailako hasierako zikloa gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

SARTZEKO PROBA URRIAN:

  • 2024ko urriaren 5a, zehaztu beharreko ordua.
  • Lekua: Irun, San Migel.

IZENA EMATEKO EPEA: 2024ko irailaren 5etik 27ra https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak