Euskal piraguismoak ur bizien kanal berria izango du. Usurbilen eraikiko da, Orbeldi inguruan, eta 2023rako bukatuta egongo da. Maialen Chourraut izena eramatea proposatuko da. Proposamen hori Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Euskadiko eta Gipuzkoako federazioei aurkeztuko zaie, dagoeneko akordioa lortu baitute ur bizien kanal hori kudeatzeko.
