Euskal Kirol Federazionen Batasunak argi dauka zein den garaipenik onena, bai kirolaren munduan, bai gizartean. Horregatik, hainbat Federaziotako kirolariek parte hartu dute bideo batean txertatzera animatzeko. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak irailaren 6ra arte bete gabe dauden hitzorduen aurrean euskal herritarrei egindako deiaren ondoren egin dute.
“Txertoa da zure garaipenik onena” esloganarekin, hainbat Federaziotako kirolariek parte hartu dute bideoan, txertoaren beharraz kontzientziatzeko, batez ere 30 urtetik beherakoen kolektiboan.
Euskal Kirol Federazionen Batasunak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartu duten guztiei.
