Euskal Kirol Federazioen Batasunak Euskadi Ofizialtasunaren saria jaso zuen. Ostegun honetan Euskalduna Jauregian ospatu zen DEIA Kirol Sarien galako protagonistetako bat izan ginen.

Bizkaiko kirol profesionalaren ekitaldi honetan izan ginen, klub amateurren garrantzia aitortu zuena, hau da, kirola oinarritik sustatzen duten kluben garrantzia. Eta gu euskal selekzioekin egindako ekimenengatik saritu gintuzten. Eskerrik asko.