Tolosako Udalak eta herri honetako Take Klubak saskibaloiko 2022 emakumezkoen Euskal Kopa antolatuko dute. Usabal kiroldegian jokatuko da. Ostiralean, hilak 23 (19:00etan), Euskotrenek IDK jokatuko du Kutxabanken Araskiren aurka.Larunbatean, hilak 24 (18:00etan), Kutxabanken Araski vs Lointek Gernika; eta igandean, hilak 25 (12:00etan), IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaia aurrez aurre.
Emakumeen 2. Euskal Kopa Durangon izango da (irailaren 25ean) eta Barakaldo, Tabirako eta Iraurgik hartuko dute parte.
