Ostiralean hasi zen Navarra Arenan ‘World Challenge Cup’ txapelketa, 19 herrialdetako 100 gimnasta baino gehiago bildu dituena. Israelen eta Bulgarian, hurrenez hurren, jokatuko dituzten Europako txapelketa eta Munduko txapelketa prestatzeko balioko du.

Euskal gimnastei dagokienez, Salma Solaun eta Teresa Gorosperen lana nabarmendu da bertan. Solaun gasteiztarrak zilarrezko domina lortu du bost uztaiko finalean, taldeka, eta Teresa Gorospe hirikideak, banakako lehiaketan brontzea lortu du zintako finalean.