Euskadiko Taekwondo Federazioko kirolarien lan bikaina Europako Txapelketa Unibertsitarioan, Varsovian (Polonia), abuztuaren 21etik 26ra.

Maialen Renteria Euskal Herriko Unibertsitateko kirolariak brontzezko domina eskuratu zuen.

Maialenek bi borrokaldi irabazi zituen, horietako batean Frantziako lehen zerrendaburuari gailendu zitzaion eta galdu egin zuen finalerdian Turkiako lehiakidearekin.

Xabi Requejok, Ivan Mediavillak eta Iker Unanuek borrokaldi bat irabazi eta final-laurdenetan galdu zuten.

 

takewondo europeo 2025