Euskadiko Taekwondo Federazioko TOMASI URIZAR DE SARATXO kirolariak jarduera bikaina egin du talde nazionalarekin irailaren 16tik 20ra Chuncheonen (Hego Korea) ospatu diren poomsae munduko txapelketetan.
Taekwondoaren jatorrizko herrialdeko txapelketa esperientzia aberasgarria izan da, eta Urizar de Saratxok Euskadiko Federazioko Mª Mar, Raisa eta Javier teknikarien laguntza eta animoak izan ditu beti.
Lehiakide beteranoak, emakumezkoen banakako Master 4 kategorian, nazioarteko txapelketa batean parte hartu zuen. Bertan, 85 herrialdetako 2.000 atleta baino gehiago izan dira, gizonezkoen, emakumezkoen, binakako eta mistoko kategorietan.
Zorionak Tomasi!!!

