Datorren larunbatean, hilak 10, Euskadiko Taekwondo Federazioak helduentzako Euskadiko Poomsae Txapelketa, freestyle eta taekwondo egokitua, antolatuko du Bilboko Miribillako Bizkaia Frontoian.

Txapelketa ofizialean berrogeita hamar pertsona baino gehiagok eman dute izena junior, senior, master, bikote eta talde kategorietan, baita Freestyle-n, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, eta taekwondo paralinpikoan ere.

Txapelketaren emaitzekin, otsailean Sevillan jokatuko diren txapelketetan parte hartuko duen euskal taldea osatuko dute federazioko teknikariek.

EUSKADIKO TAEKWONDO FEDERAZIOA