Euskadiko Taekwondo Federazioko ordezkaritza helduetan lehen postuan sailkatu da eta haurretan hirugarren, joan den larunbatean, azaroak 15, ospatu zen poomsae mailako Avilés Hiriko Irekiaren hamargarren edizioan.
Asturiasko Taekwondo Federazioak eta Seo Kirol Elkarteak antolatzen duten ohiko torneoan talde ugarik parte hartzen dute beti, haur zein helduetan.
Lehiakide heldu onenaren saria aurten JON JORGE kirolari bizkaitarrak jaso du.
Euskal taldeak lan bikaina egin du maila guztietan, 13 urrezko domina, 5 zilarrezko domina eta 6 brontzezko domina lortuz.
EUSKADIKO TAEKWONDO FEDERAZIOA

