Hogeita bost kirolarik, kirolari, teknikari eta arbitroen artean, Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritza osatzen dute, eta Ciudad Realeko “Puerta de Santa María” Udal Pabiloian, maiatzaren 23an, larunbata, 21 urtez azpikoen kategorian, gizonezkoen eta emakumezkoen Espainiako Txapelketara joango dira.

Espainiako Taekwondo Federazioak antolatutako txapelketa ofizialean lurralde guztietako berrehun kirolari baino gehiago izango dira.

Euskal konbinatuaren helburua iazko bost dominak gainditzea izango da, emakumezkoen taldeak laugarren postua lortu baitzuen.

Igandean, hilak 24, Poomsae eta Freestyle-ko Nazioarteko Opena ospatuko da Ciudad Realeko pabiloian bertan.