Skateboardeko Euskal Selekzioak arrakasta handia izan du Suitzan, ESC BASEL 2022 nazioarteko txapelketan parte hartu baitu. Áfrika Criado eta Sara Larrañaga neskak lehen eta bigarren final handira pasatu ziren eta podiumean amaitu zuten.
Áfrika Criado izan zen onena eta Basilean gailendu zen, Sara Larrañagak brontzezko domina lortu zuen bitartean. Arabako Criado 60 puntu lortu zituen, Austriako Julia Placek bigarrena 55, eta gipuzkoako Larrañaga 49,33. Egoitz Bijueska eta Itzel Ortiz ere onenen artean egon ziren.
