Luis María Sautu da presidente berria, Euskadiko Saskibaloi Federazioan egindako hauteskundeen ondoren. Azken lau urteotan Federazioaren buru izan den German Monge ordezkatu du Sautuk. Lehendakari berriak 35-14 boto irabazi zituen. 63 urte ditu, Gorputz Jardueraren eta Kirolaren Zientzietan doktorea da eta Saskibaloiko Goi Mailako Entrenatzailea.

Arabako Federazioko lehendakaria izan zen 2008 eta 2016 bitartean, eta Baskoniako bigarren entrenatzailea Herb Brown garaian.