Euskadiko Saskibaloi Federazioak I. mailako saskibaloiko entrenatzaile izateko ikastaroa antolatu du, 2022ko maiatzaren 2tik ekainaren 24ra. Ikastaroa Durangon egingo da. Federaziokoa da, ez du balio ondorio akademikoetarako, eta ez du kirol titulazio ofizialik. 120 irakastordu eta baimendutako praktiketako 150 orduko ikastaroa da.

Ikastaroak zenbait fase ditu:

  • Ez-presentziazko aldia: 2022ko maiatzaren 2tik 9ra.
  • Presentziazko aldia: maiatzaren 10, 13, 17, 20, 24, 27 eta 31 eta 2022ko ekainaren 7, 10, 14, 17 eta 21.
  • Azterketak; 2022ko ekainaren 23an eta 24an.
  • Praktikak: 2022ko urritik 2023ko apirilera.

I. mailako entrenatzaile izateko ikastarorako aurreinskripzioa 2022ko apirilaren 28a baino lehen bidali behar da.