Euskal Saskibaloi Federaziotik, Espainiako Saskibaloi Federazioak Aragoiko Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin antolatzen duen goi mailako entrenatzaile ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaro federatiboa da, nazionala, eta 755 orduko eskola-karga du, formatu erdipresentzialean.

Federazio ikastaro osoa gainditzen duten ikasleek Saskibaloiko Goi Mailako Entrenatzaile diploma lortuko dute. Goi-mailako entrenatzailearen ikastarorako aurre izen ematea 2022ko apirilaren 18a baino lehen erantsi beharko da, formulario digital honen bidez.


IZEN EMATEA