Euskal Kirol Federazioen Batasunak doluminak bidaltzen dizkie Bizkaiko Golf Federazioko lehendakari Ramón Barrenechearen senide eta lagunei, baita kirol horretako familia osoari ere. Barrenechea bere kirolaren sustatzaile ezaguna izan zen hainbat esparrutan.