Bilbo, 2025/12/11 – Squasheko 2025eko Euskadiko Masterra abenduaren 13an (larunbata) egingo da, San Inazio Kiroldegian (Bilbo), eta euskal squasheko talenturik onenak bilduko ditu. Edizio honetan, Gizonezkoen Euskal Sailkapeneko lehen 8 sailkatuek eta Emakumezkoen Sailkapeneko lehen 4 jokalariek emozioz beteriko goi mailako partida jokatuko dute.
Aurtengo albiste azpimarragarrienetako bat da, hain zuzen, lehen 8 gizonezko jokalarietatik 3k 18 eta 21 urte bitartean dituztela, eta horrek Euskadin squashak izango duen etorkizun handia islatzen du. Talentu gazte horiek erakusten dute euskal harrobiak indartsu hazten jarraitzen duela, eta horiek Masterrean parte hartzea, berriz, belaunaldi berriaren indarraren erakusgarri argia da.
Gizonezko jokalariak klub hauetatik datoz:
- Sestaoko Benedikta Squash: 5 jokalari
- CD Eibar Squash
- FreeSquash Gasteiz
- Iruñeko CD Amaya
Eta honako klub hauek ordezkatzen dituzte emakume jokalariak:
- Irungo LurAlai Squash Club: 3 jokalari
- Sestaoko Benedikta Squash: 1 jokalari
Ekitaldia 10:00etan hasiko da final laurdenekin; ondoren, finalerdiak, 12:30ean, eta, amaitzeko, finalak, 18:00etan. Kiroldegiko bi squash pistetan jokatuko dira partidak. Horrenbestez, lehiaketa bizia izango da.
Ekitaldiaren xehetasunak:
- Data: 2025/12/13
- Lekua: San Inazio Kiroldegia, Bilbo
- Kategoriak: Gizonezkoak (Top 8) eta Emakumezkoak (Top 4)
- Ordutegiak:
- Final laurdenak: 10:00
- Finalerdiak: 12:30
- Finalak: 18:00
Komunikabideak ere gonbidatuta daude ekitaldira; izan ere, partida bikainak ikusteko ez ezik, euskal squasharen etorkizunari begirada bat emateko aukera ere izango da.
Akreditazioetarako kontaktua:
Alberto Ferreiro
609422120 / [email protected]
Lantaldea (FVS-ESF)

