Bat gehiago; ez du amaierarik. Patxi Peula patinatzaileak podiumarekin duen hitzorduari leial eusten dio nazioarteko txapelketetan. Iaz zilar bat lortu zuen Kolonbiako Ibagué herrian jokatutako Munduko Txapelketan, zirkuituko 10.000 metrokoan, eta aurten beste metal bat pilatu du Argentinan, Buenos Airesen eta San Juanen jokatzen ari diren World Skate Gamesetan. Munduko txapelketa hau bere hamaseigarren da, senior kategorian.
