Patin Gaineko Euskal Selekzioak ostiral honetan hasiko du Zeelanda Berriaren aurka Macaoko Nazioarteko Txapelketa. Debuta Taipa Northeast Sports Centren egingo du Zeelanda Berriaren aurka eta arratsaldean Taipei Txinako talde baten aurka jokatuko du. Larunbatean Macaoko anfitrioien aurka jokatuko du. Eta igandean Indiarekin.
David Carrascal entrenatzaileetako batek nabarmendu duenez, “Euskadiko Patinaje Federazioa txapelketa honetara joaten den bigarren aldia da. 2016an 23 urtez azpikoetan izan zen. Gure helburua irabaztea da eta faboritoak izango garela uste dut. Hiru probintzietako jokalariak daude, Arabakoak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak. Aurrera de Vitoria, Mundaiz, Gatika, Jolaseta, Santutxu eta Gurutzeta bezalako klubetatik”.
