Pablo Pérez errioxarra eta María Bastarrica donostiarra dira uztailaren 2tik 5era Laukariz Club de Campoko Euskal Federazio Kopako irabazleak. Gizonezkoen kategorian, sailkapen-faseko serie-burua, Pablo Pérez, finalaurrekoan Imanol Cambari 3/2 gailendu zitzaion. Koadroaren beste aldetik, Juan Luis de Bethencourt jokalari kanariarrak Felipe Gómez kantabriarra irabazi zuen, emaitza berarekin. Arratsaldean jokatutako final handian, errioxarrak 3/1 irabazi zion kanariarrari.

Emakumezkoen kategorian, sailkapen-faseko serie-burua, Martina López Lanchares, galdu egin zen goizeko finalerdian, María Bastarricaren aurka. Koadroaren beste aldetik, Fernanda Gorostiaga jokalari arabarrak irabazi zion Natalia Rodriguez kantabriarrari. Arratsaldean jokatu zen finalean, María Bastarrica donostiar jokalariak irabazi zuen arabako jokalaria.

Hurrengo Euskal Federazio Kopa Basozabalen jokatuko da.