Espainiako Autonomia Erkidegoetako Kirol Federazioen Batasunen Konfederazioak (CUFADE) adostasun- eta hazkunde-etapa bati ekin zion Madrilen egindako Batzar Orokorraren ondoren.
Entitateak ekintza plan bat jarri du abian, oinarrizko kirola solaskide gisa onartzearen alde egiten duena.
Gure kirolaren sektore xumeenari laguntzeko gunea izan nahi du. Angel Gurrutxaga, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren lehendakaria, da diruzaina.
CUFADEren ildo estrategikoetan, pandemiaren ondoren kirolaren oinarria berreskuratzea lortu nahi da. Halaber, entitateak sektorearentzat bidezko finantzaketa lortzeko lan eginen du.
CUFADEk Espainia osoko oinarrizko kirolaren biltzar handi bat egin nahi du, eta irizpideak bateratzeko arau-soluzioen proposamenak landu, arrakasta-ereduetan oinarrituta.
