NKEFek neguko kirolen lehen gala antolatuko du. Ekainaren 3an izango da, 19:00etatik aurrera, Kirolaren Etxean (Bizkaia pilotalekua). 2021-2022 denboraldiko euskal kirolari onenei sariak banatuko zaizkie, bai emakumezkoei bai gizonezkoei.
Besteak beste, Lucas Eguibar (Snowboardeko munduko txapelduna, SBX, eta diploma olinpikoa, neguko azken olinpiadetan), Imanol Rojo eta Juan del Campo (Top 30 – Munduko Kopako proba, eski alpinoa) izango dira. Álvaro Romero (urteko rookie, Snowboard SBX munduko zirkuituan) eta Harrikada Curling Femeninoa (Espainiako txapelketak eta zilarrezko domina Europako azken txapelketan) ere izango dira.
