Naiomi Matthews Euskadiko Borroka eta Sambo Federazioko kirolariak arrakasta handia lortu zuen berriro. Euskal ordezkariak munduko txapeldun bikoitza izendatu zuen Serbian, parte hartu zuen bi modalitateetan: Grappling GI eta Graplling.Gorputzez gorputzeko borroka mota bat da, eta ez da kolperik erabiltzen aurkari bakoitza eraisteko. Serbiak oroitzapen onak ekartzen dizkio Matthews bizkaitarrari, duela lau urte Europan ere urrezko domina jaso baitzuen. Etengabe arrakasta izaten ari da.
