Nahia Zudairek zilarrezko domina eskuratu du Manchesterren hasi eta abuztuaren 6ra arte jokatuko den igeriketa egokituko Munduko txapelketako estilo libreko 400 metroko proban. Basque Team fundazioaren beka duen igerilariak 2021eko Tokioko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuen, estatu eta nazioarte mailako izarretako bat da, eta lehiatu den proban, bere proba gogokoenean, nagusi izaten jarraitzen duela erakutsi du.

Nahiak Ingalaterrara joan aurretik esan zuen asko gozatzen ari dela denboraldi honetan bere. entrenamendu onei esker, eta podiumera igotzeko itxaropena zuela, Madeiran jokatutako aurreko Munduko Txapelketetan egin zuen bezala. Lortutako dominak balio bikoitza du, izan ere, Munduko txapelketak ematen duen ospeaz gain, 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetarako plaza ematen du. Iñigo Llopis bosgarren izan da proba berdinean, gizonezkoetan.