Ane Ibarrondo, Maria Casillas, Iñaki Bildosola eta Mikel Bildosola getxoztarrek marka berriak ezarri dituzte Galdakaoko Master Trofeoan. Joan den apirilaren 1ean Galdakaoko igerilekuak Galdakaoko igeriketa klubak antolatutako Master Trofeoa hartu zuen. Bertan master kategoriako igerilari bizkaitar onenak bildu ziren.

Jardunaldia munduko errekorrarekin hasi zen, 120 – 159 urte bitarteko 4×100 libre mistoan, Swim Camp Getxoren eskutik, Mikel Bildosola, Iñaki Bildosola, Ane Ibarrondo eta María Casillasek osatutako erreleboarekin. Laukoteak 3´37”27ko denborarekin 5 segundo baino gehiago kendu zizkion aurreko errekorrari (3´42”56).

Ordu eta erdi geroago, lehiaketa amaitzeko, getxoztarrek beste altxor preziatu bat eskuratu zuten. Izan ere, igerilari berberek, baina oraingoan hurrengo formazioan, Maria Casillasek bizkarrean, Iñaki Bildosolak brazan, Mikel Bildosolak tximeletan eta Ane Ibarrondok krolean, 120 – 159 urte bitarteko kategorian, 4×100 metro estilo mistoko Europako errekorra segundo erdian hobetu zuten 4´06”45eko denboran utziaz.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad