Ostegun honetan hasi da Euskal Selekzioaren parte hartzea Corsica Cup 2023 lasterketan. Aitzol Arikistain eta Andoni Gutierrez pilotuek osatzen dute euskal taldea.

Nazioarteko hitzordu hau Frantziako Ghisonaccia herrian egiten da 140 pilotu baino gehiagoren parte-hartzearekin. Datozen lau egunetan guztira zortzi etapa jokatuko dira maila konbinatu guztietan, eta horrek motonautikaren ekitaldi handi bihurtzen du.