Aparta Swim Camp Getxoren espedizioak Kataluniako lurretan ekainaren 3ko eta 4ko asteburuan bildu duena. Bartzelonako Club Esportiu Mediterrani-ko 50 metroko igerilekuan ospatutako Catalunya Master Txapelketaren barruan, getxoztarrek 6 errekor berri ezarri dituzte guztira.

Mikel Bildosolak irabazi zuen Txapelketako igerilari onenaren saria, 50 libreko Munduko Errekorra (40-44 urte) gainditu ondoren, 23”14-ko markarekin. Gainera, bere mailako 100 libreko Europako Errekorra hautsi zuen birritan, 4×100 libreko erreleboko lehen postan 52”16-ko denborarekin eta banakako proban 51”70 eginda.

Hori gutxi balitz, Edorta de Miguelek Espainiako Errekor berria ezarri zuen, 45-49 urte artekoa, 50 bizkarreko proban, 28”06-ko denborarekin. Swim Camp Getxok pastelari ginga jarri zion 4×50 libreko eta 4×100 libreko erreleboetan Espainiako Errekor berriak ezarriz, biak 160-199 urteko kategorian, Mikel Bildosola, Edorta de Miguel, Beñat Elorriaga eta Markel Brouardek osatutako laukotearekin.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad