
Astebukaera oparoa izan da mendi lasterketetako Euskal Selekzioarentzat. Ostiralean, Italian, kilometro bertikala (2,9 kilometro, +1000 metro) ospatu zuten Aitziber Ibarbiak eta Maria Zorrozak, Santa Caterina lasterketan. Aitziber Ibarbia 7. postuan sailkatu zen eta Zorroza berriz, 10.postuan.
Igandean berriz, Livigno Skymarathon (34 kilometro, +2700 metro) jokatu zuten bai mutilek, eta baita neskek ere. Aitziber Ibarbia izan zen albisterik pozgarriena. Bere urtebetetze egunean, bigarren postu bikain bat lortu zuen Munduko Kopako hirugarren proba honetan. Elisa Desco italiarra bakarrik izan zuen aurretik. Maria Zorrozak, lasterketa berean, 10.postuan amaitu zuen. Gizonezkoetan, Hassan Ait Chaou, 7. postuan sartu zen helmugan, eta Julen Martinez de Estibariz berriz, 12. postuan.