Mattin Iñiguez, parapente-pilotua eta alpinista gipuzkoarra prest dago hurrengo Red Bull X-Alps edizioan, mundu mailan osperik handiena duen eta abentura kirolen artean gogorrenetako bat den lehiaketan parte hartzeko. Bi aste inguru iraungo duen proban, gure federatua, Mattin, ehunka kilometro egin beharko ditu oinez, parapentez eta mendietara igoz. Egunero 4.000 metroko desnibel positibo gainditu eta 150 kilometrotako distantziak ere egin ditzake.

Abentura-lasterketa hau, munduko gogorrena izanik, 17 herrialdetako 35 pilotu biltzen ditu, parapentez eta oinez. Mattin, Felipe Tudela aragoitarrarekin batera parte hartuko du. Bi urtez behin egiten den ekitaldi ikoniko honek parapente eta abenturako kirolaririk onenak batzen ditu. Alpeen bihotzean zehar doan ibilbidean gogortasun fisikoa, estrategia, hegan egiteko eta mendian ibiltzeko gaitasun apartak uztartzen ditu. Kirolariek joan-etorriko ibilbidea egin beharko dute, Alpeak zeharkatuz, guztira 1.300 kilometro baino gehiago eginez.

RBC fly during Red Bull X-Alps in Switzerland on June 15, 2023.

Red Bull X-Alps lehiaketak parapentea eta trail running-auztartzen ditu Alpeetan zehar luzatzen den ibilbide batean, parte-hartzaileen erresistentzia, trebetasuna eta estrategia proban jarriz. Mattinentzat, lorpen esanguratsua da abentura honetan parte hartzeko hautatua izatea, egia bihurtutako amets batez gain. 2024ko maiatzaren 2an, Pirinioetan inoiz egin den distantziarik luzeeneko errekorreko hegaldia lortu zuen, XPYR’24 lasterketarako prestatzen ari zela. Mattinek, hegaldi bakarrean, 300 kilometroko bidea egin zuen Nafarroatik aireratuta, Lleida iparraldean lur hartuz.

Hala ere, hilabete batzuk geroago, entrenamendu-istripu batengatik XPYR’24 lasterketatik kanpo geratu zen. Bere hitzetan: “Erabaki txarra hartu nuen”. Kirol honen erabakiak kritikoak dira zenbaitzutan: “Erabaki horiek ondorio larriak izan ditzakete”.