Majida Maayoufek kronometroa lehertu du Valencia Trinidad Alfonso Maratoian, 2 ordu 21 minutu eta 27 segundoko markarekin, Espainiako errekorra hausteko eta Parisko Jokoetarako txartela lortzeko. Baldintza bikainetan, 8 graduko tenperaturan eta haizerik gabeko egun batean, Majidak faboritoetako bat bezala hartu du irteera, probaren hasieratik rol hori bereganatuz.
“Oso pozik nago marka pertsonala hautsi ezin izan badut ere. Bakarrik geratu naiz azken kilometroetan, baina giroak eramaten zaitu. Asko gozatu dut azken zortzi kilometroetan, sufritu dut, baina gustura. Jendea animatzen baino ez nuen ikusten, eta banekien estutu egin behar nuela “, adierazi du antolakuntzari eskainitako elkarrizketa batean, helmuga zeharkatu eta gutxira. Basque Teameko eta Euskadiko Atletismo Federazioko bikaintasun proiektuko kideak Pariseko Jokoetarako pasaportea lortu du.
