Maialen Chourraut palistak zilarrezko domina irabazi du Tokioko Joko Olinpikoetako K1 slalon finalean. Gipuzkoarra Rion lortutako titulua balioestetik oso gertu geratu da, 106,93 segundoz. Ricarda Funk alemanaren atzetik, 105,50 segundoko denbora lortu baitzuen.

Maialen dugu Tokion metal bat lortzen lehena. Bat gehiago bere ibilbide luzean. Londres 2012. urtean brontzea lortu zuen eta Rion urrea.