Maialen Chourrautek Augsburgeko Munduko Txapelketan izandako parte hartze zoragarria biribildu du, extremeko modalitate berrian ginga jarriz. Basque Teameko kirolariak merezimenduzko bosgarren postuarekin bukatu zuen K1eko finala, eta extremean lehiatu ahal izan da bere sorbalda operatuak arazo gehiago eman gabe. Hori zen helburuetako bat, baina txanda kronometratuan egindako lan ona eta final-zortzirenak arazorik gabe igaro dituela ikusita, Maialen gosearekin geratu da.
Extremean egindako lana amaitzean Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio ilusio handiz dagoela eta Alemanian gertatutakoak gogo handia ematen diola entrenamendu monotonoetan gauzak bilatzen eta lan egiten jarraitzeko. Maialen Chourrautek ere ezustea eman du extreme modalitatean, Munduko Txapelketako bederatzigarrena izanda.
