Espainiako Mahai Teniseko Federazioak, Entrenatzaileen Eskola Nazionalaren bidez, II. mailako Mahai Teniseko Entrenatzaileen lehen Ikastaroa jarri du abian. Ikastaroa Irungo CETD Sonia Etxazarretan izango da.

Matrikula egiteko epea ekainaren 15etik abuztuaren 1era izanen da.

Ikastaroak bi bloke ditu. Lehenengoa irailaren 5ean hasiko da eta formatu erdipresentzialean izango da. Bigarren blokea komuna izango da, online formatuan. 2023ko otsailaren 5ean hasiko da.

Ikastaro hau Kirol Kontseilu Gorenak homologatu du.

ikastaroari buruzko informazio gehiago web orriko prestakuntza atalean.