Lucas Eguibar zen Beijingeko Jokoetan podiumera igotzeko faboritoa, Sochin (2014) diploma irabazi eta Pyeongchangen (2018) final zortzirenak gainditzeko aukera barik geratu ondoren. Gaur, ordea, egun zaila izan du, eta ezin izan du hainbeste desiratutako olinpiar domina hori irabazi snowboardcrossean.

Kontsolazio final edo “small finalean” metal olinpikoa lortu ez izanaren arantzatxoa nolabait ateratzeko aukera geratzen zitzaion Lucasi, baina horretan ere ez du zortea lagun izan donostiarrak. Tommaso Leoni italiarra erori egin da, Lucas ukitu eta lurrera bota du. Eguibarrek hirugarren postuan amaitu du txanda. Zazpigarren izan da Beijingeko borroka olinpikoan, 2014ko Sochiko Jokoetan gertatu bezala.