Basque Teameko snowboarderra hemeretzigarren aldiz igo da Munduko Kopa bateko podiumera Les Deux Alpeetako proban. Lucas Eguibarrek aurreko denboraldia amaitu zuen modu bikain berean hasi du oraingoa. Basque Teameko kirolaria Munduko zirkuituko izen handienetako bat da.

Iaz ere erakutsi zuen, erregulartasun harrigarriarekin, bigarren postua bereganatuta Munduko Kopako sailkapen nagusian, eta denboraldi honetan ere hau indartsu itzuli da. Azken urteotan sailkapenetako postu onenak betetzen ari diren izen handientzat erreserbatuta egon da finala: Eliot Grondin, Alessandro Haemmerle, Kalle Koblet eta Lucas Eguibar. Gipuzkoarrak aurrea hartu du portilloia irekitzean, baina gero hirugarren postura jaitsi da eta horri eutsi dio amaierara arte.

Urrea Grondin kanadarrak eskuratu du, zilarra Haemmerle austriarrak eta brontzea Eguibarrek. Lucas Eguibarrek 19 podium sinatu ditu Munduko Snowboardcross Kopan, lehena Les Deux Alpesen.Hurrengo Munduko Kopa Cervinian (Italia) jokatuko dute, abenduaren 15etik 17ra.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad