Leioak Urbat-Donostiari irabazi zion aurrena finalerdietan eta gero Iruñeari Euskal Herriko Superkoparen final handian, Askartzan jokatuta. Hala, denboraldiko lehen titulu ofiziala lortu zuen.

Bizkaitarrek finalean irabazi zioten Iruñeko taldeari (15-10), erasoan oso dinamikoak eta eraginkorrak izan ziren partidan. Orain, berriz ere Emakumezkoen Lehen Mailako partidan neurtuko dira.’ Liga urriaren 30ean hasiko da Bizkaiko taldearentzat.