Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan diploma eta domina irabazi zuten kirolariak hartu ditu Lehendakaritzan egindako harreran. Domina irabazitako Maialen Chourraut piraguista, Unai Simon futbolaria eta Iñigo Llopis igerilaria eta diploma eskuratutako Iñigo Peña, Virginia Diaz eta Ander Elosegi kirolari olinpikoak eta Nahia Zudaire, Asier Garcia, David Mouriz, Higinio Rivero, Iker Sastre, Rakel Mateo eta Agurtzane Egiluz kirolari paralinpikoak izan dira Lehendakaritzan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokion izandako emaitza onengatik zoriondu ditu denak eta beraien esperientzia ezagutzeko aukera izan du kirolariekin egindako topaketan. Harreran Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, eta Olatz Legarza Basque Team fundazioaren koordinatzailea, ere izan dira.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad