Bultza errugbi inklusiboko liga larunbatean hasiko da Bilboko El Fango kiroldegian. Parte hartzen dute Universitario Bilbaok, Getxok, Hernanik eta Gaztedik, Euskal Herriko Errugbi Federazioak antolatutako lehiaketa batean. Lehen bi partidak hauek dira: Universitario Bilbao Rugby-Hernani (13 ordu) eta Getxo-Gaztedi (14:30).