Euskal Kirol Federazioen Batasunak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko lan-saioa egin du asteazken honetan, arlo horretako arduradunei zuzendua. Ordezkatzen dituzten pertsonen eta federazioen artean esperientziak partekatu dira.

Halaber, iritziak eman dira, parte hartu duten federazioen artean lantalde bat sortzeko, eta, hartara, gai garrantzitsu horren ikaskuntza partekatzeko eta egungo egoera ikusteko.